|
Gardaberak
etengabeko jarraikortasuna duen prozesutzat jotzen du hezkuntza. Gure
ustez, hezkuntza ez da haurtzaroari soilik dagokion zerbait, bizitza
osoan zehar ikasten aritzen baikara. Hezkuntza Sortzailean oinarritzen
gara. Teoria eta praktika pedagogiko honek ikaskuntzaren eta garapenaren
prozesu indibidualak bultzatu nahi ditu. Ildo honetatik, hezkuntza-prozesuan
eskaerak azaldu eta une horretan bertan heldu behar zaizkiolakoan gaude,
inola ere denboran aurreratu barik edo aldez aurreko eredurik ezarri
gabe. Lagundu bai, baina bidea finkatu edo markatu gabe. Horrela, ikerketa
eta araketa izango dira ezagutzarako bitartekoak, eta barne-barneko
motibazioari erantzuna emango zaio eta, aldi berean, gizakiaren berezko
jakin-mina ere ase egingo da. Azken batean, edozein gizabanakoren bizitzan
berez agertzen den ezaugarri bat -eskolaren eta haurtzaroaren eremuak
gaindituta ere azaltzen dena- ez da kanpoaldetik zertan suspertu.
|