|
Gure Prestakuntza
zerbitzua ikastaroak jasotzen duten pertsonen interesak eta beharrak
aintzat hartuta burutzen da. Ikaskuntza, berez, bizitzaren zatia delako
uste osotik abiatzen gara gure prestakuntzan, eta pertsona bakoitzak
bere helburu, metodo eta bilakaera-erritmo propioak dituela pentsatzen
dugu.
Gure ikastaroak
talde eta pertsona bakoitzarentzat diseinatuak dira, eta ikastaroak
jasotzen dituzten guztiak dira esperientzia paregabe eta tresna erabilgarri
bihurtzen dituztenak, lanaren, espresioaren, gogoetaren eta topaketaren
bitartez.
Gardaberak ikaskuntza-prozesuan laguntzen du, irakatsi barik eta
norabide zuzen bakar bat markatu gabe, hau da, lana errazteko balioko
duten konfiantza eta ziurtasuna sortuz.
|