Erabakiak hartzea zeregin konplexua da. Dena den, erabakiak hartzeko gaitasuna da, hain zuzen ere, gizakiak eta gainontzeko animaliak bereizten dituen ezaugarrienetako bat. Erabaki bat hartzea gure askatasunaren adierazlea dela esan dezakegu, eta hartutako erabaki hori erantzukizun-mailaren araberakoa izango da.
Arduratsuak izan nahi badugu hautatzeko askatasuna izan behar dugu. Gardaberakook uste dugunaren ildotik, pertsona guztiak arduratsuak izan daitezke, baldin eta hautatzeko aukera ematen bazaie. Horixe da mota honetako programen bidez lortu gura duguna.

 

 

Nola inplikatu herri batean edo hiri batean bizi diren pertsona guztiak?
Komunitate bat aldaketa-agentetzat. Udalerri batean elkarren ondoan bizi diren pertsonek programa baten eraikuntzan eta gauzatzean parte hartzen dute, helburu jakin eta komun batekin. Aisialdi-kontsumorako ohiko kanpainen edo programen aurrean, Gardaberak topaketarako, elkarrekin harremanetan jartzeko eta partaidetzarako espazioak proposatzen ditu, pertsonek beren burua tartean sar dezaten eta taldean lan egin dezaten.
.