Gardaberan, barne-mailan, bi formulatan oinarritzen gara. Gure bezeroei aholkuak emateko orduan eta haien antolaketetan sistema-aldaketaren bat sartzeko asmoz elkarrekin lanean ari garenean, formula horiek planteatzen ditugu.
Gure ustez, erakundeak alda eta hobe daitezke, erakundea osatzen duten pertsonen arteko konfiantzan eta erantzukizunean oinarritutako sistemen bitartez.

Antolaketa-aldaketak egiteko orduan zer ildo proposatzen dugu? Guk eredu ireki bat proposatzen dugu, eta eredu horretan erakunde baten kide guztiek erabakiak hartzeko erantzukizuna eta askatasuna izango dute: autoantolaketa edo autogestioa, alegia.

LHobekuntza da edozein aldaketaren azken xedea. Funtzionatzeko sistema etengabetzat ezarriz gero, edozein erakunderen hazkuntza, kalitatea eta arrakasta ziurtatzeko modurik onena izango da. Helburu hori betetzeko orduan betiere talde-ideiatik abiatuta egitea proposatzen dugu, kasu honetan:
Hobekuntza etengaberako taldeak.